jueves, 22 de noviembre de 2012


ESKUZ BINAKA FRONTOI MOTZEAN

Euskal pilotako jokamolde ez-zuzena (pilotak derrigorrez horma jakin bat jo behar du), non, 2:2 jokatzen den kolaborazio-oposizio moduan. Esku hutsez jokatzen da, non bi bikote elkarren aurka arituz jokatzen den. Elkarren aurka diharduten bi bikote horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak horma bat joz; harik eta bi taldeetariko batek huts egiten duen arte, beste bikoteak puntua lortzen duelarik. Joko honen  helburua beste taldeari tanto egitea da eta beste bikotea baino lehenago heltzea 22, 18 edo 16 tantora.


JOKOAREN EGOITZA: FRONTOI MOTZA

 Frontoi motza da jokatzen den eremua, eta hiru horma ditu. Frontoiak 36 metro izan behar ditu luzeran arautegia betetzeko; eta luzera hori 10 koadro eta erditan banatzen da, koadro arteko distantzia 3,5 metrokoa delarik.



JOKALARI KOPURUA ETA EPAILE KOPURUA

Eskuz binakako modalitatean lau jokalarik hartzen dute parte eta hauek bi bikotetan bereizten dira. Bikote bat talde urdina izango da, eta beste bikotea gorria. Bikote bakoitzetik pilotari bat aurrelaria (normalki eta gehienetan pilotari honek egiten du sakea) izango da eta bestea atzelaria.

Jokoa arautzeko bi epaile arduratzen dira: bata sakea egiterakoan “motz” izango litzatekeen marraren parean kokatuko da kontra kantxan (honek, jokoan dagoen pilotaz aparte, beste pilota guztiak edukiko ditu saskitxoan); eta bestea sakea egiterakoan “luze” izango litzatekeen marraren alboan kontra kantxan.


JANZKERA ETA MATERIALA

Pilotarien janzkera nahiko berezia da izatez; zuriz jantzi behar baitira; materiala, berriz, bakarra da, larruzko pilota

-Pilotari bakoitzak bere klubeko elastikoa.    
-Galtza luze zuriak.              
-Zapatila zuriak.                                         
-Gerriko urdina edo gorria.








PARTIDU AURREA

Partidua hasi aurretik jokalariek hainbat gauza egiten dituzte eta horrez gain beste zenbait gauza gertatzen dira:

  • BEROKETA: Pilotariek 10 minutu dituzte partida jokatuko den kantxan beroketa ariketak egiteko. Epe hori aurreko partidako (egonez gero) jokalariek kantxa utzi duten unetik hasiko da zenbatzen.
  • JOKOAREN AURKEZPENA: Jokoan hasi baino lehen, pilotarien eta epaileen aurkezpena egiten da: pilotalekuaren alde batetik, bata bestearen atzetik frontoiaren erdialdera joaten dira; eta, bertan, ikusleei begira agurra egingo die, epailearen agindua jarraituz. Jarraian, epaileak eta jokalariak elkar agurtuko dute.
  • SAKERAKO ZOZKETA: Aurkezpena egin ondoren, sakerako zozketa egiten da. Epaileak txapa edo txanpon bat  jaurtiko du  talde sakatzailea  nor den erabakitzeko, txaparen aurkia gorria da; ifrentzua, berriz,  urdina izango da. Behin txapa jaurtita, epaileak edota jokalariek (adeitasun gisa) txapa lurretik jasoko dute. 1.go tantoari hasiera eman baino lehen, bikoteak pilota aukera dezakete (30s); aurkariek, pilota jaso dutenetik, 15 segundo izango dituzte pilota probatzeko.


JOKO DINAMIKA (KOLABORAZIO OPOSIZIOA)

Jokoan hasteko lehendabizi sakea egiten da. Hemen jokalariak pilota eskuan menderatua dauka eta ezarritako eremuan punpatzen du pilota jokoa has dadin. Hau da, sakea “tantoaren hasiera” da: Sakea egiteko bote bakarra egitea beharrezko da; botea egin ondoren pilota joz frontisera jaurtiko da, eta sakea ona izateko pilotaren 1.go botea kantxaren barruan egin beharko da, ezarritako marra gaindituz; nahiz eta ondoren pilotak kontra-kantxarako norabidea hartu lezakeen.  Botea sakea egiteko ezarririko marra baino lehen egin beharko da.



KATEGORIAK
SAKEA
FALTA
LUZE
KUADROA
METROAK
KUADROA
METROAK
KUADROA
METROAK
SENIORRAK
4
14
4
14
7
24’5
JUBENILAK
4
14
4
14
7
24’5
KADETEAK
3
10’5
4
14
7
24’5
INFANTILAK
3
10’5
3
10’5
6
21
ALEBINAK
2
7
2
7
5
17’5
BENJAMINAK
2
7
2
7
5
17’5

1. SAKEA: Lehen sakea zozketa irabazi duen bikoteetako batek (edonork) burutu dezake; hala ere, normalean aurrelariek egiten dute. Lehendabiziko sakeko botea egin aurretik, sakea egin behar duen jokalariak aurkariak ohartarazi beharko ditu “jo” edo “ba” esanez; segidan aurkariak keinua erantzutean, sakatzaileak tantoari hasiera emanen dio. Hori horrela gertatu ezean sakea errepikatu egingo da. 

2. SAKEA: Aurretik tantoa irabazi duen taldeak egingo du jokoaren 2. Sakea.  2. Sakean pasa, falta-erdia.. eginez gero, sakea errepikatuko da eta jokalari berdinak burutu beharko du.
Partiduko sake guztiak lehengoa izan ezik, aurretik tantoa irabazi duen taldeak eginen du. Bi bikoteetako batek 22/18/16 tanto burutzean amaituko da jokoa, beraz, 22/18/16 sake izanen ditu jokoak.

  • SAKEA ERAMATEA: Sakea egin ondoren, aurkaria den bikoteko kide batek (pilota eramatea errazen duenak) pilota errestoan frontisera jaurti beharko du. Honi errestoa deituko zaio.
  • PELOTEO: Sake  erresto egoera eman ondoren peloteo izeneko joko dinamika sortzen da, non jokalariak pilota behin punpatu ondoren pilotak frontisa ukitu beharko duen. Bi bikoteen arteko hartu-emana bikoteetako batek tanto egitean amaitzen da.
  • TANTO: Tantoa jokalari batek peloteoarekin amaitzen duenean ematen da, hots, pilota frontisera jaurti eta pilotak zoruan lehen botea egin ondoren aurkariak pilota eramateko gai ez bada (pilota galtzen badu).
  • SAKEA ERREPIKATZEA: Sakea errepikatzea “pasa” edo “falta-erdia” egiten denean ematen da.  Errepikatu den sakean berdina gertatu ezkero, beste bikoteak lortuko du tantoa eta baita hurrengo sakea ere.
  • TRABAK: Jokalari batek aurkaria oztopatzen badu, epaileek erabakiko dute tantoa berriro jokatu behar den ala ez. Epaileek traba nahigabe egin dela badiote tantoa berriro jokatuko da; traba nahita egin dela uste bada, aldiz, jokoa geldiarazi eta traba egin duen taldeak tantoa galduko du. Traba ikusle, kazetari, epaile, argazkilari.. batek eginez gero tantoa errepikatu eginen da.
  • FALTA:

FALTA MOTA EZBERDINAK

        *Hasitako sakea ez amaitzeagatik.
*Sakeko botea sakearen marran gainean, aurrean edo kantxatik at egiteagatik.

   *Sakean, pilotak frontisean “jo” ondoren, pilotak botea faltako marraren eta frontisaren artean egiteagatik.
        *Pilotak joko-eremua mugatzen duen marra edo txaparen bat jotzeagatik.
*Pilotak joko-eremutik kanpoko elementuren bat jotzen duenean edo mugetatik at irteteen denean (beheko txapatik behera, goiko mugetatik gora edo alboko mugetatik at).
*Pilota lehendabiziko botean ez eramateagatik.
*Pilota nahita atzealdera (errebotera) botatzeagatik.
*Atxikirik ezin da egin, hau da, pilota ezin da “hartu”, ezin da eskuan irristatu; jo egin behar da.
   *Pilotari bikote berberak bi aldiz segidan emanez gero, beste bikoteak puntu bat eskuratuko du.
  • ATSEDENALDIAK (taldeko 5 gehienez) : atsedenaldiak minutu bateko (1min) iraupena izango du gehienez. Atsedenaldia eskatu ahal izateko, tanto horretan peloteoa egon beharko da, hau da, errestoa falta izan bada, ezingo da atsedenaldirik eskatu. Bikote bati partida amaitzeko 5 tanto falta zaizkionean, talde bakoitzak 2 atsedenaldi, soilik, eska ditzake.
  • JOKOAREN AMAIERA: 22/18/16 tanto lehen egiten dituen bikoteak partiduaren garaipena lortuko du.
Hobetu ikus dezazuen, hona hemen bi partida ezberdinen bideoak:

PROFESIONAL MAILAKO PARTIDA


ALEBIN MAILAKO PARTIDA

GOLPE TEKNIKAK:

  • SOTAMANO: Teknikarik arruntena da eta behitik gora ere deitzen zaio. Golpea burutzeko orduan, pilota “jo” behar duen aurkako oina aurrean egoten da, hankak flexionatuta pilota “jo” behar duen orduan estiratzeko, teknika burutu behar duen eskua atzean eta goian abiadura handiz jaisteko eta hanken altueran (belaun eta aldaken artean) kolpatzeko.  Golpea eskuarekin ematen bada ere, jokalaria gorputz osoaren laguntzaz baliatzen da.
  • BESAGAIN (Alboko golpea): Goian azalduriko oinarrizko teknika berdina da, baina hanken arteko distantzia handiagoa da eta pilota “jo” behar duen besoaren mugimendua atzetik aurrera izango da, non besoa luzaturik egongo den. Pilotaren kolpearen batera aldakak biraketa bat pairatuko du.

BOTE GABEKO GOLPEAK (Bolea; gantxoa):
  • BOLEA (aire): Normalean esku menderatzailearekin burutzen da. Aurretik aipaturiko oinarrizko posiziotik abiatuz, beso eta besaurreak 90ºko angelu bat sortuko dute sorbaldaren altueran. Golpea egin baino segundo bat lehenago besaurrea eta besoek angelu zuzen bat eginen dute eta ondoren pilota joko da, mugimendua goitik behera ematen da.
  • GANTXOA: Normalean ezker eskuaz burutzen da. Gorputzaren posizioa alboko golpearen antzekoa da, baina hau goitik burutzen da eta ezberdintasun handiena golpea airez egiten dela da. Normalean, gantxoa atake bezala erabiltzen da non bere helburua pilota zabalerara irekitzea den zuzeneko tanto bat egiteko asmoz.

ERASOKO JOKALDIAK:

  • AZPIKO DEJADA: Azpiko dejadaren helburua aurkariari pilota atzerantz  desplazatuko dela pentsaraztea da non azkeneko momentuan besoa luzatu beharrean gelditu egiten den eta pelota frontisaren behealdera (txapa gora) botatzea eta pilotaren  botea ahalik baxu eta motzena egitea duen helburu.
  • ALBO BATEKO DEJADA: Aurkariari “moztu” bat egin behar duela pentsaraztea da, baina azken momentuan pilota txapa gora jaurtiko du; non haren botea ahalik eta frontisetik hurbilen, hots, aurkariarengandik urrun egiten saiatuko den. Dejadarik perfektuena azkarra eta efektuarekin dioana da pilotak goranzko norabidea har ez dezan.
  • BI PARETAK: Kolpe honetan, pilota lehenik ezker paretara jaurtiko da, ondoren frontisa ukitu (txapa gainetik) eta zabalerara ahalik eta gehien irekitzea da funtsezko helburua.

Hona hemen aurretik aipaturiko jokaldien adibidea den bideoa:

PUNTUAZIO SISTEMA: Jokalari bakoitzak egiten duen tanto bakoitzean taldekidearen markagailuko zenbakia + 1 egiten da non beste puntuazio  berri bat sortuko den. Beste modu batera esanda, jokalariak tantoa galtzen duen bakoitzean aurkariaren markagailuko zenbakiari puntu bat gehituko zaio.

Ez dira puntuak galtzen, beti puntuak gehituz doaz, hasieran 0-0 izanik eta amaieran bikoteetako batek 22-x/18-x/16-x lortuaz.



KATEGORIAK:

Eskuz binaka frontoi motzean jokatzean, beste kirol gehienetan bezala, kategoria desberdinak daude adinaren arabera. Kategoria hauen arabera jokoaren hainbat ezaugarri aldatzen dira. Adibidez, puntuazio muga, hau da, partida irabazteko zenbat tanto lortu behar diren; pilotaren tamaina eta pisua; eta sakea nondik nora egin behar den.

___________________________________________________________

INFORMAZIO OSAGARRIA:


Dakigun moduan, kategoria batzuetatik aurrera, pilota jotzean mina murrizteko eskua babestu behar da, "takoak" deituriko babesgarri batzuen bidez. Hona hemen horretarako prozedura azaltzen duen bideoa:

TAKOAK NOLA JARRI


Hona hemen eskuz binakako jokamoldeari buruz gehiago jakiteko eginiko bi elkarrizketa. Lehenengoa Leitzako pilota eskolako arduradun ohia izandako Patxi Sagastibeltzari eginikoa da. 

 PATXI SAGASTIBELTZARI ELKARRIZKETA

Bigarrena Jon Jaunarenari, aspe enpresako pilotari profesionalari, eginikoa da. 

  ELKARRIZKETA JON JAUNARENARI
____________________________________

INFORMAZIO ITURRIAK:


Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza, (2012). Jokoaren araudia, pilota. Gipuzkoako pelota federakuntza

Gipuzkoako pelota federazio orria